Ezkerreko alboko barran, egin klik "Menus" aukeran eta, ondoren, egin klik "Main Menu" ondoko plus ikonoan.

Idatzi What we do izenburu eremuan. "Menu Item Type" atalean, egin klik "Select" botoian.

Zerrendako lehenengoa "Articles" da. Egin klik gainean eta aukeratu "Single Article".

Orain erakutsi nahi duzun artikulua hauta dezakezu.

What we do izeneko artikulua erakutsi nahi dugu, beraz, hori hautatzen dugu. "Save & Close" botoian klik egin eta kito.

Zure webgunearen frontend egiaztatzen baduzu orain, menu-elementua menura gehitu dela eta orria bertan dagoela ikusiko duzu.